Usurbilgo hilerria: ekipamendu osoa paisaian txertatutako parke irekia

hilerria4Usurbilen leku lasai eta eder asko ditugu, horietako bat hauxe: Usurbilgo hilerriko ingurunea. Bertan hildako herritarrak dauden arren, ingurunea guztiz ederra da, Andatzaren magal guztia ikusi dezakegu. Toki atsegina batzuentzat, beste batzuentzat agian tristuraz beterikoa. Dena dela, ingurune lasaia ez denik ezin uka!

2001eko maiatzaren 19an inauguratu zen Enbillenea baserria eta Ollokiko ingurunearen artean dagoen hilerria. Ekipamendu osoa paisaian txertatutako parke ireki bat bezala ulertu behar dela diote egileek: arkitektura hilerriko parkearen eremua eta sarrera bereizten duen elementua da, eta hildakoari gogoratu eta bere heriotza komunitateari iragartzen duen argiz zulatutako dorrea nabaritzen da. (Sabai Arquitectura)

 

2001. urtetik beraz, hileta eta omenaldi zibilak egiteko aukera dago bertan. Udalak, hileta hauen araudiak, ekitaldiak burutzeko prozedura eta eskubide zein betebeharrak jasota ditu. Modu honetan, erlijiorik gabeko hiletak egiteko aukera bermatu eta arautua dago: “Erlijiorik gabe eta norberaren biziproiektuaren arabera bizitzea aukeratu duten herritarrei ospakizun duin eta pertsonala eskaintzeko behar sozialean dute oinarria”

BITXIKERIAK…

GURUTZEAREKIN IKA-MIKA:

2012ko maiatzean Aginagako Arrate Elkarteak hilerrian zegoen egurrezko gurutze handia Udalak kendu izanarekin desadostasuna adierazi zuen, elkartekoen arabera, jakinarazpenik gabe hartu zelako aipatu erabakia. Horren berri, fededunak diren herritarrek behintzat izan beharra zutela adierazi zuten: Usurbilen gehiengoa oraindik sinisduna izanik, gurutzea nahi duenak jarri beharrean, nahi ez duenak kendu beharko lukeela uste dugu”.

Hona, Bildu, Usurbilgo Udal Gobernuaren erantzuna: Gurutzea nahi duenak, eskatzearekin nahikoa izango du:

2012ko maiatzaren 4ko Noaua aldizkarian “Hilerriko gurutzea kentzea erabaki du Udalak” izenburupean argitaratu zen berriaren inguruan Usurbilgo Udal Gobernu Taldeak hainbat puntu argitu nahi ditu:

  • Udalak ez du hilerriko gurutzea kentzea erabaki; Usurbilgo hilerrian ez baitago gurutzerik.
  • Udalak eman duen agindua tanatorioko gelan ere publikotasun izaerako edozein eraikin edo zerbitzutan pertsona guztiei zor zaien begirune eta eskubidea ez urratze aldera hartutako erabakia izan da. Era horretara, aipatutako gelan zegoen egurrezko gurutze mugikorra beste gelan gordetzea agindu zen; gurutzea jarri nahi duen edonork eskuragarri du bertan eta inolako arazorik gabe aukera izango du, hala nahi badu, erabiltzeko.
  • Beraz, aldatu den gauza bakarra tanatorioaren zerbitzuan hauxe da: gurutzea nahi ez duenak ez duela kentzea eskatu beharrik izango. Gurutzea nahi duenak, aldiz, eskatzearekin nahikoa izango du, lege ofizialak eta elkarbizitzaren legeak dioenarekin bat eginez.
  • Estatu akonfesionalean bizi garela kontuan hartuta, espazio honetan ez litzateke eman behar inolako tirabirarik ikur honen presentziaren aldeko eta aurkakoen artean. Akonfesionalitatea lurralde neutroa baita; guztiona eta inorrena. Horregatik, norberaren sinismenaren edo sinismen ezaren sinbolorik inposatzeko eskubiderik ez dagoela ulertzen dugu, eta horregatik hartu da goian aipatutako erabakia. Errespetu osoa mantenduz herritar guztiekin, fededunak izan ala ez.

USURBILGO EAE-ANVren 2007ko UDAL HAUTESKUNDEETAKO KARTELAREN ARGAZKIA:

2007ko udal hauteskundeetan Usurbilen EAE-ANV alderdiak irabazi zuen. Beti egiten den moduan, alderdi guztiek beren irudi korporatiboak kaleratu zituzten eta nola ez, udala osatuko duten herritarren kartela. EAE-ANVk kartel dotorea atera zuen, taldeko argazkia hilerrian atera zuen.

Taldea

‘ERBINNURIAREN AZTARNAK’ BLOGA

‘Usurbilgo hilerrie’ izenburupean hilerriari buruz hitz egiten duen blogaria topatu dut (www.erbinnuriarenaztarnak.wordpress.com)Euskal Herria modernizatzen ari ote da? galdetzen dio bere buruari Usurbilgo hilerria ikustean…

Hona pasarte bat: “Harritzekoa bada ere, torreak ez du iñungo gurutzerik bere tontorrean. Torrearen aldamenetik pasa ondoren, txalet modernoen antzeko eraikuntza bat ikusten da, zementuz eraikia eta kristalez jantziak ditu bi alderdi. Hilerrian paseo txiki bat eman ondoren, bertan dauden banku luzeetan esertzen naiz eta inguruan dudan guztia ikusirik, ez nuke esango hilerri batean nagoenik (hiladakoen gañean dauden harriegatik ez balitz), gustora egoten da bertan. Hilerritik noanean, kotxe batetik bi mutil atera dira eta hilerri barruan sartu ondoren, banku luzeetan eseri dira. Ez naiz ni bakarra konturatua, bertako giro eta ikuskizun lasaiaz”.

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s