Jolasean edo lehian?

Euskal Herriko mendi askotan bezala, Andatza mendia altxorrez beterik dago. Azaroko egun eguzkutsi batean Andatzan izan ginen, leku berriak ezagutzeko eta paisaiez gozatzeko aukera paregabea. Ibilbidean zehar  ahuntz talde batekin topo egin genuen. Denak elkarrekin baino bakoitza berera. Tartean ahuntz pare gaztea… jolasean edo lehian? Ederra ikuskizuna… Irakurtzen jarraitu

Advertisements
Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Arratzaindik Aginagara bueltaxka eginez…

A15Usurbilgo Noaua! Kultur Elkarteak “Noaua! Kulturaldia” ekimenaren baitan, Usurbilgo ondareak ezagutzeko ibilaldia antolatu zuen; Arratzain eta Aginagako ondarea ezagutzeko aukera hain zuzen ere. Jakoba Errekondo paisajista usurbildarri entzuteko aukera izan zuten txangoan parte hartu zuten 60 inguru herritarrek. Eguraldia lagun, ibilaldi atsegina eta gustokoa izan zen…  Mila esker Jakoba Errekondori, Noaua! Kultur Elkarteari eta ibilaldian parte hartu zuten guztiei. Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Bertakoa. Sidra MAI-ONA

Maiona1MODO museora nola iritsi naizen azaltzea luze jo lezake eta ziur ez dela zuen interesekoa. Han topatukoak ordea arreta merezi du: luzean bezain bat motzean. Museoko fitxak honela dio País: Desconocido. Gaitz erdi. ESPAÑA jar zitekeen. MAI-ONA herriko enpresa haundiena 60. hamarkadan (50 langiletik gora).  Herriko ondareak, gurean ez duen oihartzuna du atzerrian. Txaparen jatorria azaldu aurretik norbaitek ba al du zer esan edo erakustekorik? GORA MEXIKO LINDO! Txaparen bat argazki bat ateratzeko? Eta narajina botila bat? Gattunk…

www.elmodo.mx

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Urdaira, sagardoarekin bertsotan

Urtero bezala, aurtengo Santixabel jaietan bertso saio bikaina izan genuen herriko frontoian. Bertan izan genituen Andoni Egaña, Amets Arzallus, Miren Amuriza, Etxahun Lekue, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi. Gai-jartzailea: Unai Elizasu. Bertso saioaren amaieran  2014ko Santixabeletako Bertsopaper Lehiaketaren lehen hiru irabazleen berri eman zen. Hirugarren sailkatua Iñaki Agirresarobe, bigarrena Beñat Larrañaga eta lehen postuan Antton Aranburu. Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Bost urte zero zabor bidean

Bloga4UZZ

Hondakinak etxez etxe eta gaika biltzeko, gai guztiak modu bereizian bildu eta kudeatzen dituen sistema lehen aldiz Gipuzkoan 2009ko martxoaren 16an hasi zen, Usurbilen hain zuzen. Usurbil Euskal Herriko lehen herria izan zen gaikako bilketarako sistema ezartzen. Dagoenenko bost urte pasa dira eta zero zabor bidean pauso handiak eman ditu Usurbilek. Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

L’arcusgiren doinuen artean…

Usurbil-Korsika22010. urtean etorri zen lehen aldiz Korsikako L’arcusgi musika taldea eta berriz ere gure artean izan da, pasa den asteburuan hain zuzen ere. Oraingoan ere usurbildarrok ez dugu huts egin eta gertutik kortsikako doinu eta ahotsez gozatzeko aukera izan dugu. Usurbilgo Kantu taldeak bost urte bete ditu eta Euskal Herria-Korsika topaketa antolatu zuen pasa den asteburuan, Ipar-Hegoaren laguntzarekin eta Usurbilgo Udalaren babesarekin. Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Azken egun hauetan Orioko Antilla hondartzan aspertzeko denborarik ez

Euskal Herriko kostan olatu zakarrak eta haize ufada handiak izan dira, batez ere azken egun hauetan. Beste gairik ez da egon komunikabideetan baina egian esan behar bada, plazer bat izan da hondartza eta kosta inguruko irudiak ikustea. Itsasoa zakar eta ilargia lagun, marea oso biziak izan dira eta gizakiak jarritako mugak erraz gainditu ditu itsasoak kostaldeko herrietan. Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi